Aurten bete dira 90 urte altxamendu frankistatik, eta 90 urte beteko dira Hernaniko hilerrian izandako fusilaketetatik ere. Eta horrekin lotuta, 'Hernaniko haurrak erbestean' erakusketa jarriko dute Biterin, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udalak. Bihar inauguratuko dute, eta irailaren 26ra arte egongo da ikusgai. Gainera, inaugurazio ekitaldia baliatuko dute, Udalak eta Aranzadik, '90 urte: Ahanzturatik memoriara' zikloari hasiera eman eta aurkezteko. Izan ere, urteurren borobila tarteko, egitarau potoloagoa prestatuko du Hernaniko Udalak aurten, lau urtetik behin egiten duen oroimen ekitaldirako.