Ate irekiak antolatu ditu gaurko Hernani Eskubaloi Taldeak. Taldeak berak animatu ditu interesa duten guztiak kiroldegira bertaratzera, goizeko 10:00etatik 11:30etara, eskubaloia probatzera. Zehazki, 2015, 2016, 2017 eta 2018an jaiotako neska-mutilentzat dira ate irekiak.
Bestalde, klubetik adierazi dutenez, esperientziarik ez da behar eskubaloi jokalari bezala, eta apuntatzera animatzen diren gazteek aurkituko dituzte «lagunak egiteko, kirola eginez ondo pasatzeko, eta talde-lanaren zein kiroltasunaren balioak ikasteko aukera paregabea».
Horrela, informazio gehiago nahi izanez gero zein izena eman nahi izanez gero, hernanieskubaloia.eus webgunean dago aukera.