Irailaren hasierarekin batera, ohiko ordutegira bueltatu da Hernaniko Energia Bulegoa. Jendaurreko arreta eskaintzen hasi da hilaren hasierarekin batera: astearte eta ostegunetan goiz zein arratsaldez (10:00-13:00 eta 15:00 18:00), eta asteazkenetan goizez (10:00-13:00). Bulegotik aditzera eman dute, 2026ko lehenengo erdian (urtarriletik ekainera) 157 herritarren kontsultak bideratu dituztela, gehienak (%90a) faktura elektronikoari buruzko zalantzen inguruan. Kalkulatu dute aholkuei esker aurrezpen ekonomikoa 42.647,66 eurokoa izan dela. Bestalde, Burujabetzen Etxean (Florida, 28) kokatuta dagoen bulegora hurbildu diren gehienak emakumeak izan dira (%61), eta adin tarteari dagokionez, 45 urtetik gorakoak izan dira gehienak (%76), 45-65 urte artekoak %53a izanik.