Bertso bazkaria Elur-Txorin, hilaren 12an

Julen Borreguero Fernandorena

Datorren asteazkenera arte luzatu dute txartelak erosteko epea.

Bertso bazkaria antolatu dute Elur-Txori Elkartean datorren irailaren 12rako, 14:00etan. Gaurkoa zen sarrerak erosteko azkeneko eguna, baina epea luzatzea erabaki dute, eta irailaren 9an bukatuko da, datorren asteazkenean. 30 euroan daude salgai, Aralar, Txili eta Garin tabernetan. Giroa ez da faltako, Eli Pagola eta Amets Arzallus ariko baitira bertsotan; eta menua ere ez dago gaizki: Txorixo egosia, porru krema ogi txigortuarekin, txerri saiheskia entsaladarekin, postrea, kafea eta kopa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!