Adinekoen Nazioarteko Eguna da urriaren 1a, eta ospakizuna antolatu du Goiz Eguzkik. Horretarako, urtero bezala, bazkaria egingo dute, 14:00etan hasita Atsegindegin. Bertan parte hartu nahi duenak, aldez aurretik eskuratu beharko du txartela: Goiz Eguzkiko bulegoan egongo dira salgai, irailaren 7tik 21era, 25 euroan.