Udako Zinemaldiak bigarren saioa izango du gaur, 21:00etan Goiz Eguzkiko kanpoaldean, Potemkin taldeak antolatuta. Berezia izango da gaurkoa, gainera, Fidel Castrori eskainitakoa: 'Voces con Fidel' liburua aurkeztuko dute aurrena, Jose Manzaneda kazetariaren eskutik; eta 'Fidel y la causa Palestina' bideo-erreportajea jarriko dute ondoren. Bihar, berriz, 'Palestina 36' filma eskainiko dute, 21:00etan Goiz Eguzkin hori ere, zikloari bukaera emateko.