Asteburu honetan festa giroaz gozatu nahi duenak, ez du horretarako aukerarik faltako Hernanin. Zikuñagan bezalaxe, Latsunbeberrin eta Marielutsen ere ospatuko dituzte auzoko jaiak, gaur arratsaldetik igandera. Kamixeta arroxek jantziko dituzte bertako txoko guztiak, 18:30etan suziria botatzearekin batera.
Magia ikuskizunaz, DJ Mikeltxik jarritako musikaz eta sardinez gozatuko dute auzotarrek lehenengo egunean, asteburu potoloaren aurretik.
Goizean hasi eta gauera arte, denetik izango dute biharkoan, adin guztietako herritarrentzat. Bakoitza bere saltsan ibiliko da, buruhaundi, apar, toka edo puzgarri artean; baina denek elkarrekin gozatuko dute bazkalorduko paellaz, bazkalosteko eta gaueko bingoaz, edota gauerdiko zezensuzkoaz, besteak beste.
Igandean, ohi bezala, goizekoa izango da festa, pelota txapelketaren finalekin hasi eta eguerdiko 14:00etan bukaerako suziriak bota bitartekoa. Baina beti bezain potentea prestatu dute lau orduko tartea, festetan hutsik egiten ez duten ekintza klasikoekin: tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, bertsolarien saioa, trikitilariak... Hori guztia nahikoa ez, eta herri kirol saioa ere gehitu diote aurten, eguerdiko festari.
LATSUNBEBERRI ETA MARIELUTSEKO JAIAK
EGITARAU OSOA
GAUR, ostirala
18:30, Jaien hasierako suziriaren jaurtiketa.
18:30-19:30, 'DesOrekatua' magia ikuskizuna.
19:30-20:30, Musika haurrentzat, DJ Mikeltxiren eskutik, balio anitzeko pistan.
20:30, Sardin-jate herrikoia, balio anitzeko pistan.
21:30-02:00, Musika DJ Mikeltxiren eskutik, balio anitzeko pistan.
BIHAR, larunbata
10:00, Iturritxo Elkartea XII. esku pelota txapelketaren kanporaketa faseak.
11:30-12:00, Buruhaundiak eta trikitilariak, auzoan zehar.
12:00-13:00, Apar festa, eguraldi ona eginez gero.
14:00, Paella-jate herrikoia, balio anitzeko pistan. Ondoren, jolas sorpresa eta bingoa ere izango dira.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak, balio anitzeko pistan.
18:00, Toka txapelketa helduentzat, balio anitzeko pistan. Izenematea 2 euro izango dira, eta irabazleak izenemateekin bildutako diruaren erdia eskuratuko du.
19:30, Txokolatada, balio anitzeko pistan.
20:30-02:00, Musika DJ Mikeltxirekin, balio anitzeko pistan.
23:00, Bingo herrikoia.
00:00, Zezensuzkoa.
ETZI, igandea
10:00-12:00, Iturritxo Elkartea XII. esku pelota txapelketaren finalak.
11:00-12:00, Patata tortilla txapelketa. Balio anitzeko pistako txosnan entregatu beharko dira tortillak, eta honako osagaiak bakarrik erabili daitezke: arrautza, patata eta tipula. Hiru onenentzat sariak: bi afari Latsunbe tabernan, bi afari Gunea garagardotegian, eta bi afari Karrero tabernan.
11:00-13:00, Eskulan tailerra, Iturritxo elkartearen lokalean.
12:00-12:30, Patata tortillen balorazioa eta sari banaketa.
12:00, Bertsolariak, trikitilariak, herri kirolak eta sagardo dastaketa, balio anitzeko pistan. Sagardotegiak: Akarregi, Alberro, Altzueta, Artola, Elorrabi, Gurutzeta, Itxas-Buru, Oialume Zar, Rufino eta Zelaia.
14:00, Jaien bukaerako suziriaren jaurtiketa.