Saskibaloiko ate irekiak, larunbatero

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko irailaren 3a

Saskibaloian jokatzeko intentzioa duten 11 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoak dira. Larunbatero kiroldegian, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara.

 

Denboraldi berriari hasiera emateko irrikitan daude Hernaniko Saskibaloi Taldeko kideak ere. Bitartean, DBH1 eta DBH2 hasiko duten neska-mutilei zuzendutako ate irekiak antolatu ditu taldeak, iraileko larunbat guztietarako. Eta klubetik adierazi dutenez, apuntatzen diren gazteek aurkituko dute «lagun berriak egiteko aukera, saskibaloian jokatzeko eta ikasteko aukera, talde giro bikaina, entrenatzaile kualifikatuak, eta askoz gehiago».

Horrela, larunbat honetan bertan, eta irailaren 26ra bitarteko larunbat guztietan, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara kiroldegira bertaratzera animatu ditu klubak interesa duten 11 eta 13 urte bitarteko neska-mutilak. Aurretik izena eman behar da, 688 60 87 67 (Ander, entrenatzailea) edo 688 68 81 38 (Joseba, entrenatzailea) telefono zenbakietara deituz, @hernanisaskibaloia Instagram kontura mezua bidaliz, edota hkesaskibaloia@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!