Lizeaga auzoko ur-horniduraren instalazioa berritzeko lanen eraginez, edateko uraren hornidura etengo dute gaur arratsaldean, Kaxkoko hainbat kaletan. 15:00etan moztuko dute ura, eta 19:00ak arte izango da gehienez ere. Honako atarietako etxebizitzei eragingo die: Atzieta kaleko 2, 4, 6, 8, 12 eta 16; Plazako 3, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14; Andre kaleko 2, 4, 6 eta 8; Tilosetako 3; eta Kale Nagusiko 7tik 15era bitarteko bakoitiak eta 2tik 28rako bikoitiak.