Munduko Jolasak izeneko jarduera antolatu du gaurko Amherrek. Kulturarteko Plaza Feministan izango da, 11:00etatik 13:00etara, ikasturtea ondo hasteko. Antolatzaileek adierazi dute jokoak aproposak direla 5-99 urte bitarteko edonorentzat, eta bertaratzen denak ikusiko du hemen ezagutzen ditugun joko ezberdinek beste izen batzuk dituztela munduan zehar. Inoiz ikusi ez ditugun jokoak ere deskubritzeko aukera izango dute bertaratzera animatzen direnek.