Udako denboraldia amaitzear dagoen honetan, eta ikasturte berria ondo hasteko, Udako Stock Azoka antolatu du Berriak elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean. Horrela, bihar zein etzi, Plaza Berrin, herriko denda ezberdinetako «udako denboraldiko azken aukerak prezio ezinhobeetan» eskuratzeko aukera izango da.
Zortzi partaide, aurtengoan
Hernaniko zortzi establezimendutako produktuak izango dira salgai. Zehazki, ondorengo hauek izango dira aurtengo Udako Stock Azokan parte hartuko dutenak: Mahuka, Hiru, Urrats, Eukene, Batuz, Laket, Bikas eta Valen. Establezimenduen izenak ikusita, ateratzen den ondorioa da aniztasun haundia izango duela azokak, mota ezberdinetako arropak, oinetakoak edota apaingarriak aurkituko baititu bertaratzen
den horrek.
Horrela, antolakuntzatik herritarrak animatu dituzte bertaratzera: «Anima zaitez! Etorri, ezagutu, erosi eta gozatu! Hernaniko denda txikia babestu! Bizi, erosi eta maite Hernani!».