Odola emateko zita, gaur arratsaldean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko irailaren 1a

Gaur arratsaldean izango da odola emateko aukera, Hernaniko anbulatorioan. 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte estrakzioak, eta horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua: gotatanta.eus webgunean, edota 943 00 78 85 telefonoan. Erreserbak baju xamar daudela eta, odola emateko beharraz ohartarazi du Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak, eta bertaratzera animatu ditu herritar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!