Ikasturtea jolasean hasteko gonbitea luzatu die Amher elkarteak, hernaniarrei. Horretarako, 'Munduko jolasak' izeneko jarduera antolatu du, bihar goizerako, Proclade Yanapay elkartearen laguntzaz. 11:00etatik 13:00etara izango da, Kulturarteko Plaza Feministaren atzealdean.
5 urtetik gorako herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera, jolas ezberdinen jatorria ezagutzeko eta, era berean, jolasteko eskubidearen inguruan hausnartzeko: «Aisialdia eta jolasa funtsezkoa da pertsona guztien garapen osasuntsua lortzeko, baina egoera askotan ezin da eskubide hori gauzatu, bakoitzaren bizitzaren arabera».