Iraileko aurreneko egunean bertan izango dute aukera hernaniarrek, anbulatorioan odola emateko. Etzi egingo dituzte estrakzioak, asteartean, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Horretarako, ohi bezala, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua: gotatanta.eus webgunearen bitartez, edo astearte goizean bertan 943 00 78 85 telefonora deituta.
Odol erreserbak jaitsi egin direla eta, herritar guztiei luzatu diete anbulatoriora gerturatzeko deia, Hernaniko Odol Emaileen Elkartetik.
Aurreko hitzorduan, abuztuko aurreneko asteartean, 30 lagunek eman zuten odola.