Oporraldiari errematerik onena jarri edota lanera buelta goxatu nahi izan duenak, aukera paregabea izan du bi egunez Portun, eta festa kontuak ez dira bukatu oraindik auzoan. Gaurkoa azkeneko eguna izanik, behar bezala bukatu nahi dituzte jaiak, bukaeraraino aprobetxatuta: gauerdiraino, alegia. Orduantxe izango dira jaien bukaerako zezensuzkoa eta azken traka, Komerik musika taldeak girotuta.
Egunak ilundu bitarte, ordea, jende asko bilduko duten hitzorduak izango dira Portuko plazan: sagardo dastaketa eguerdian, eta aizkolarien eta bertsolarien saioa arratsaldean. Gaur egingo dute festetako bazkaria ere, toka eta bote txapelketaren 50garren edizio borobilaren ondoren.
|
PORTUKO JAIETAN GAUR ABUZTUAK 30, igandea 08:00, Egunsentia, suziriekin. 09:30, Diana txistulariekin. 12:00, Meza, auzoko hildakoen alde, Hernaniko parrokian. 12:30, Sagardo dastaketa solidarioa: Bildutako dirua Aurrera Markelekin elkartearentzat izango da. Partehartzaileak: Altzueta, Oialume Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itxas Buru, Rufino eta Gurutzeta. 13:00, L. Toka eta Bote txapelketa. Apuntatzeko epea 12:50etan amaituko da. 14:30, Bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik. 18:30, Herri kirol saioa, Akelenea jatetxeak babestuta eta bertsolariek girotuta. Aizkolariak: Malen Barrenetxea, Nerea Arruti, Iker Vicente eta Eneko Saralegi. Bertsolariak: Andoni Mujika 'Anatx' eta Andoni Rekondo. Jarraian, Komerik taldearekin dantzaldia. 00:00, Jaien amaiera, Komerik taldearekin: zezensuzkoa eta azken traka. |