Jaietako bigarrena, egun haundia Portun

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko abuztuaren 29a

Zartako ederrak ematen dituzte Portuko buruhaundiek...

Arratsaldeko asto paseo klasikoaz gain, denetik izango da gaurkoan: haurrentzako jolasak, zinta lasterketa, Oier magoa, Itzal taldea...

PORTUKO JAIETAN GAUR

ABUZTUAK 29, larunbata

08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 

11:30, Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoak, lokotxak, uraren eta irinaren jolasa...

13:00, Zinta lasterketa, izugarrizko opariekin.

Jarraian, Tiro karabina txapelketa. 

Aldi berean, Saskibaloi txapelketa.

16:30, Umeentzako tailerrak. 

18:00, LXXIII. Asto paseoa, Zintzarri tabernak babestuta. 

Ondoren, Oier magoaren ikuskizuna. 

Ordu berean, Pintxo-potea txosnan (arroka-muskuiluak).

Jarraian, Umeentzako dantzaldia, Itzal musika taldearekin.

Ondoren, Afaltzera, gauerako indarrak hartzeko. 

00:00, Dantzaldia, Itzal musika taldearekin. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!