Aurten, Errealaren atletismo sailak pista estaliko estatuko txapelketa irabazi du (klubaren historian lehen aldiz, 1914az geroztik), eta bigarren postua lortu du aire libreko txapelketan.
Abuztu honetan, Errealeko kide eta gipuzkoarra den Andoni Calbanok, lehenengo aldiz, Europako Txapelketa absolutuko domina lortu du, 4x100 errelebo mixtoan.
Gertaera historiko hauen aurrean, Errealeko denda ofizialetatik pasa nintzen, atletismo saileko kamixeta bat izan nahi bainuen. Denden arduradunei galdetu nien, eta esan zidaten kamixetarik ez zutela izan eta ez zituztela izango, futbolekoak soilik zituztela.
2026 honetan lortu den guztia eta gero, ez zuten kamixetarik! Bide batez esan, podiora igotzeko erabili zituzten kamixetak, zoragarriak zirela, dena zuria marra diagonal txuri-urdin batekin.
Urte honek aurrera egin ahala konponbidea jartzea espero dut, guri kamixetak eskaintzea eta behar bezalako omenaldia egitea. Erreala, dena ez delako futbola!