Asteburu honetan bukatuko du ETE Liga, Hernaniko 'Maialen' traineruak. Zita bikoitza izango dute horretarako: Zarautzen ariko dira gaur, goizeko 11:00etan hasita; eta Bilbon bihar, 11:15etatik aurrera. Zarauzko bandera lau traineruko bi txandatan jokatuko dute, eta Deusto, Isuntza eta Portugaleterekin batera ariko dira hernaniarrak. Milia eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute, bi luze, ziaboga bakarrarekin. Bilbon, berriz, erlojupeko proban jokatuko dute Ane Aizpururen oroimenezko bandera, Ibaizabal ibaian, Zubizuriko eta Deustuko zubien artean. Abiatzen bigarrena izango da Hernani.