Gesaltza Añanara irteera irailaren 6an, Osiñagako auzotarrek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko abuztuaren 23a

Añanako gatz-bailara bisitatuko dute Osiñagako auzotarrek.

Bertako gatz-bailaran nola lan egiten duten ikusiko dute, eta jatetxe batean egingo dute bazkaria. Abuztuaren 28a da apuntatzeko azkeneko eguna.

Udari bukaera emateko, egun osoko irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak, beste urte batez. Irailaren 6an egingo dute, igandearekin, eta Arabara joango dira oraingoan.

Zehazki, Gesaltza Añana bisitatuko dute auzotarrek. Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Loiditik edo Bordaberritik, eta hara iritsitakoan, hamaiketakoa egingo dute, Gesaltzan bertan edo inguruetan. Ondoren, bertako gatz-bailara bisitatuko dute, eta erakutsiko diete nola egiten duten lan bertan. 

Gatz-bailarako bisita bukatuta, elkarrekin bazkaltzera joango dira, eta inguruko jatetxe batean egingo dute otordua.

 

Izenematea, abuztuak 28 arte

Autobusaren kostua Osiñagako Auzo Elkarteak hartuko du bere gain, eta bazkaria norberak ordaindu beharko du. Joateko asmoa dutenek, lehenbailehen eman beharko dute izena, auzo elkarteko zuzendaritzako edozein kiderekin harremanetan jarrita, edo 649 493 920 (Amaia) telefonora deituta. Abuztuaren 28a izango da apuntatzeko azkeneko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!