Abuztuko azkeneko asteetan sartzearekin batera, ari da gerturatzen ikasturte hasiera. Urriaren 1an hasiko da aurtengoa Biterin, bertako ikastaroei dagokienean. Eta aukera zabala izango da beste behin, diziplina eta mota guztietako saioekin.
Denera 20 ikastaro izango dira, haur eta gazteentzat bost eta helduentzat beste 15; gehienak, ikasturte osokoak. Maiatzaren 28an bukatuko dute kurtsoa gaztetxoek, eta ekainaren 17an helduek. Bi etenaldi izango dira tartean: abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, eta martxoaren 22tik apirilaren 4ra.
Ikastaro guztietarako, irailean zabalduko dute izenematea, hilaren 7tik 18ra bitarte. Internet bidez egin ahal izango da, izenaeman.hernani.eus webgunearen bitartez; eta baita Biteri kultur etxean bertan ere, honako ordutegian: goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Ikastaro bakoitzean, mugatua izango da plaza kopurua, eta izena eman dutenak gehiago izanez gero, zozketa bidez esleituko dituzte plazak. Irailaren 22an egingo dute zozketa. Era berean, ezinbestekoa izango da gutxieneko ikasle kopuru bat apuntatzea, ikastaroa aurrera atera ahal izateko.
|
BITERIKO IKASTAROAK 2026-2027 HAURRAK ETA GAZTEAK DJ IKASTAROA (16-30 urte) Urtarrilak 11, 18 eta 25, eta otsailak 1 eta 5 (Azken emanaldia inauterietan) Astelehenetan, 17:30-19:30 Prezioa: 45,07 euro Euskeraz MARRAZKETA (13-17 urte) Urritik maiatzera Asteazkenetan, 18:30-20:00 Prezioa: 76 euro SORMENAREKIN JOLASEAN Urriak 5 - abenduak 21 Astelehenetan, 17:00-18:00 Prezioa: 45,07 euro Hilean behin joateko aukera PINTURA-MARRAZKETA Urritik maiatzera Bi talde: Astelehen eta asteazkenetan, 17:00-18:30 (6-9 urte) Astearte eta ostegunetan, Prezioa: 150,80 euro ANTZERKIA (9-12 urte) Urritik maiatzera Ostiraletan, 17:00-18:30 Prezioa: 76 euro HELDUAK (urritik ekainera) EGUR TAILA Bi talde: Astelehenetan, 09:30-12:00 Astearteetan, 18:00-20:30 (euskeraz) Prezioa: 194,79 euro ZERAMIKA Bi talde: Astelehen eta asteazkenetan, 17:00-19:00 (euskeraz) Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00 (euskeraz) Prezioa: 311,16 euro PINTURA Hiru talde: Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30 Astearte eta ostegunetan, Astearte eta ostegunetan, Prezioa: 233,95 euro PATCHWORK Ostegunetan, 17:00-19:00 (eus) Prezioa: 153,11 euro ARROPA KONPONKETA ESKUZ Hiru talde: Astearteetan, 17:00-19:00 (euskeraz) Astearteetan, 19:00-21:00 Asteazkenetan, 09:30-11:30 (euskeraz) Prezioa: 153,11 euro ANTZERKIA Astearteetan, 19:00-20:30 (euskeraz) Prezioa: 113,96 euro DANTZA GARAIKIDEA Bi talde: Astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00 Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30 (euskeraz) Prezioa: 233,95 euro DANTZA LATINOAK Bi talde: Ostegunetan, 18:00-19:30 Ostegunetan, 19:30-21:00 Prezioa: 113,96 euro TAI CHI KUNG Astearte eta ostegunetan, Prezioa: 233,95 euro MINDFULNESS Bi talde: Asteazkenetan, 17:00-18:30 (sakontzea, euskeraz) Asteazkenetan, 18:30-20:00 (hastapena, euskeraz) Prezioa: 113,96 euro YOGA Bost talde: Astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00 (euskeraz) Astelehen eta asteazkenetan, 11:00-12:30 Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30 (euskeraz) Astearte eta ostegunetan, Astearte eta ostegunetan, Prezioa: 233,95 euro HELDUAK (ikastaro laburrak) ARGAZKIGINTZA DIGITALA 'BARNE ARGIAK: ESTUDIOKO SEKRETUAK' Urriak 5 - abenduak 21 Astelehenetan, 19:00-21:00 (euskeraz) Hiru saio izango dira klase Prezioa: 68,60 euro 'KANPO BEGIRADAK: ARGI NATURALAREN INDARRA' Martxoak 1 - maiatzak 31 Astelehenetan, 19:00-21:00 (euskeraz) Hiru saio izango dira klase Prezioa: 68,60 euro SUKALDARITZA 'OSASUNTSU JAN, Urriak 5 - abenduak 21 Astelehenetan, 18:45-20:45 (euskeraz) Kulturarteko Plaza Feministan Prezioa: 68,60 euro 'ITALIAKO ZAPOREAK Urriak 11 - martxoak 15 Astelehenetan, 18:45-20:45 (euskeraz) Kulturarteko Plaza Feministan Prezioa: 68,60 euro *IZENEMATEA, Irailaren 7tik 18ra -Biteri kultur etxean, -Internet bidez: 'izenaeman.hernani.eus' webgunean |