Udako kirol ikastaroak izango dira datozen bi asteetan, nerabe eta gazteentzat, Hernaniko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta. Eskalada ikastaroa egingo dute abuztuaren 24tik 28ra, eta piragua saioak izango dira abuztuaren 31tik 5era.
Piraguan aritzeko, izena eman daiteke oraindik, labur.eus/udakokirolikastaroak helbideko formularioan. Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da, eta larunbatean piragua irteera egingo dute. Nerabeen kasuan (12-17 urte), 10:00etatik 11:30etara izango dira saioak, eta baita irteera ere. Gazteek (18-30 urte), berriz, 11:30etatik 13:00etara izango dute hitzordua sei egunetan. Izena ematerakoan, ikastaroan edo irteeran bakarrik, edo bietan apuntatu daiteke.