Chillida Leku museoak 'tardeoak' antolatu ditu irailaren 12ra bitarte, ostegun, ostiral eta larunbatetan, udan eskulturez modu ezberdin batean gozatzeko. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira, museoko Lurra Café tabernako terrazan. Jan-edana eta musika izango da bertan, egun bakoitzari tematika ezberdina jarrita. Sarrera 7 eurokoa da, eta honakoa izango da prezioaren barruan: edari bat, Basatxerri saltxitxoia, Idiazabal gazta ahumatua, gazta urdina eta ogi-pikoak. Gainera, museoaz lehenagotik gozatu nahi duenak (15:00etatik aurrera), 10 euroko prezio murriztua izango du 'tardeoak' dauden egun horietan.