Castroko uretara, 'Maialen' trainerua

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 15a

'Maialen' trainerua Sestaon, aurtengo ETE Ligaren baitan.

ETE Ligako 12garren jardunaldia jokatuko du, itsaso zabalean.

Castron lehiatzea tokatzen zaio gaurkoan Hernaniko 'Maialen' traineruari, ETE Ligako 12garren jardunaldian. Pasa den asteburuan Hondarribian izan ziren, eta 6garren postuan amaitu zuten arraunlari hernaniarrek. 

Mintzatu zen Jon Ocon entrenatzailea, Hondarribian egindako lanaz: «Estropada itsasoan jokatu zen, eta orokorrean, lan txukuna egin zuten neskek; lehen luzea, nahiko ona izan zen. Itzulera gure handicap txikia da; itzulerako luzeetan azken urrats bat ematea falta zaigu arraunkera aproposa lortzeko». Datorrenaren inguruan, baikor azaldu da Ocon: «Estropada hau ere itsasoan jokatuko da, eta bistan da, poliki-poliki itsasoan hobeto ari garela. Helburua da orain arte egindako lan guztia hobetzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!