Bertso bazkaria antolatu dute Elur-Txori Elkartean, Hernaniko Bertso Eskolako kideek, Elur- Txori Elkartearen eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin.
Datorren irailaren 12rako, (larunbata) jarri dute zita, arratsaldeko 14:00etarako zehazki, baina tiketak salgai daude jada, Aralar, Txili eta Garin tabernetan, 30 eurora. Sarrerak eskuratu ahal izateko azken eguna izango da irailaren 4a.
30 euro horiengatik, entzun ahal izango dira bertsotan Amets Arzallus eta Eli Pagola artistak, eta bitartean, ondorengo menuaz gozatu ahal izango da: Txorizo egosia, porru krema ogi txigortuarekin, txerri kostilla entsaladarekin eta postrea. Kafea eta kopa ere barne hartzen ditu menuak.