Kaxkoa obretan, datozen egunetan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 11

Atzo hasi ziren Kaxkoko lurzorua konpontzen, eta trafikoan aldaketak eragingo ditu. Kaxkotik Zinkoenearako pasabidea erabat itxita egongo zela iragarri zuen Udalak, baina aditzera eman dute irekita egongo dela gaur eta bihar. Hilaren 13tik 21era, aldiz, ezingo da pasa Zinkoeneatik, eta Atzietako trafikoa Andrekaletik bideratuko da Plazaraino, bertatik ateratzeko. Zinkoeneatik Kale Nagusirako zatia itxita egongo da erabat, abuztuaren 21era arte. Beraz, Kale Nagusira ezin izango da sartu ibilgailuz Zinkoeneatik. Kale Nagusiko garaje eta merkatariek Atzieta kaletik sartu eta Kale Nagusira pasatzeko bidea izango dute gaur eta bihar. Abuztuaren 13tik 21era, Urbieta kaletik sartu eta Plaza Berritik behera kontrako bidean erabili beharko dute kalea, garajeetara iristeko. Irteera berriro Kale Nagusitik egin beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!