Zinema kalean, Chillida Lekun

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 8a

Atzo eta herenegun bezala, gaurkoan ere zinemaz gozatzeko aukera izango da Chillida Lekun, aire zabalean gainera. 'La doncella del lago' filma jarriko dute, gaueko 22:00etan. Japonieraz (jatorrizko hizkuntza) botako dute, gaztelaniazko azpitituluekin. Eguraldia lagun izango da, gainera, udako gaugiroa aparta izango baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!