Bertso-saio musikatua, bihar arratsaldean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 6a

Bertsolaria da Libre Goenaga, besteak beste; gaur saxofoia jotzen ariko da.

Hasiera batean ekitaldia Leoka labaderoan egitekoa zen, baina antolatzaileek aditzera eman dute Biteriko atarian egingo dutela.

Bertso saio musikatua antolatu dute gaurko, Paulo Txikiya bertso eskolako kideek. Hasiera batean Leoka labaderoan ziren egitekoak, baina lekualdatu dutela eman dute aditzera antolatzaileek.

Horrela, hitzordua honakoa da: 20:30etan Biteriko atarian. Eta bertsotan, edo hobeto esanda, abesten ariko dira Aratz Igartzabal 'Potto', Haira Aizpurua, Asier Azpiroz eta Unai Izagirre artistak.

Bestalde, abeslariekin batera, giroa jartzeko arduradunak izango dira Libe Goenaga eta Markel Oiarzabal musikariak. Erritmoa markatuko dute haien instrumentuekin: saxofoia joko du Goenagak, eta pianoa Oiarzabalek.

Azkenik, gaia jartzeko ardura hartuko du Andoni Mujika 'Anatx' bertsolariak. Ikusiko dugu ea zer bururatzen zaion bertso eskolako kide zein irakasleari, eta baita bertsolariei ere jarraian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!