Buruz burukoaren aurkezpena, bihar

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 5a

Buruz buruko Euskolabel Txapelketaren txanda izango da datozen egun edo astetan. Iraupena zehazki jakingo dugu bihar, Chillida Lekun egingo duten aurkezpenean, txapelketaren formatuarekin batera. Antolatzaileek hasiera batean adierazi zuten aurkezpena 17:00etan hasiko zela, baina zuzendu dute ordutegia, eta 18:00etan izango da ekitaldia. Koadroa honako erremontistek osatuko dute: Endika Barrenetxea hernaniarra, Aritz Juanenea, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!