Espainiako txapelketan izan zen, Uxue Santxo

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 5a

Uxue Santxo igerilari hernaniarra, Espainiako txapelketan.

Bi probatan hartu zuen parte igerilari hernaniarrak: bularreko 50 zein 100 metrokotan.

 

Uztailaren 25ean eta 26an Sabadellen izan zen Hernani Igeriketa taldeko Uxue Santxo. Parte hartu zuen igerilari gazteak, Kataluiniako hirian jokatu zen Espainiako Junior Mailako Igeriketa Txapelketan. Zehazki, bi probatan aritu zen, bularreko 50 zein 100 metroko probatan.

Eta «lan bikaina egin zuen bietan», bereziki 50 metroko proban. Finalean sartzea lortu zuen, eta azkenean 9garren postua eskuratu zuen.

 

Amaiera denboraldiari, igeriketa taldekoek

Eta Espainiako Txapelketako Uxue Santxoren parte-hartze horrekin eman zioten amaiera Hernani Igeriketa taldean, modu paregabean. Kirol arloan «balorazio oso positiboa» egin dute kirol elkartetik, eta «bihotzez zoriondu nahi ditugu taldeko igerilari guztiak denboraldian zehar egindako lanagatik zein lortutako emaitzengatik». Eskerrak ere eman nahi izan dizkiete urte osoan zehar laguntzen egon diren bolondresei.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!