Zinema eta eklipsea, abuztuan Chillida Lekun

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 2a

Jendea aire zabalean gaueko zinemaz gozatzen, Chillida Lekun.

Horiez gain, eskainiko dira ongizaterako jarduerak eta Musika Hamabostaldiko kontzertua.

 

Naturaz inguraturik udako giroaz eta jarduera entretenigarriz gozatzeko aukera emango du abuztuan Chillida Lekuk. Aire zabalean, zinema, musika edota eklipsea disfrutatu ahal izango du bertaratzen denak.

Hasteko, hiru gauetan zehar, jarraian, zinema izango da protagonista Chillida Lekun: abuztuaren 6, 7 eta 8an, hau da, datorren ostegun, ostiral eta larunbatean, hurrenez hurren. 'A Contracorriente Films'en eskutik, 22:00etan jarriko dute filma, baina 19:00etan izango dira jada zabalik museoko ateak. Horrela, ostegunean 'Sorda' filma jarriko dute, ostiralean 'Mi postre favorito' deritzona, eta larunbatean 'La doncella del lago'.

Abuztuaren 12an, irekiera berezia egingo dute museoan, 2053ra arte errepikatuko ez den fenomeno astronomiko batez gozatzeko: eguzki eklipsea. 19:00etatik aurrera irekiko dira museoko ateak, eta sarrerak jada agortu dira. 

Abuztuaren 20an etenaldi bat egitera eta Chillida Leku lasaitasunetik ezagutzeko gonbitea luzatzen du museoak. Ongizatera zuzendutako jarduerak izango dira, norbera bere buruarekin konektatzeko jarduerak. 

Eta musika izango da protagonista Chillida Lekun hurrengo egunean, abuztuaren 21ean, Musika Hamabostaldiaren bisita jasoko du museoak, arratsaldeko 20:00etan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!