Gaur dugu abuztuaren lehendabiziko eguna, eta horrekin batera, Mendiriz Mendi Elkartearen bulegoko ordutegi berria, abuztuko ordutegia alegia. Ohiko ordutegian, urte osokoan, ireki ohi dute bulegoa astelehen, ostegun eta ostiraletan. Baina abuztuan zehar ostegunean soilik egongo da zabalik, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Bestalde, abuztuan ere ezingo da tramitatu federatu txartela, Federazioko bulegoak itxita egongo baitira hilabete osoan zehar, oporrak direla eta.