Kaxkoko saneamendu sarea garbituko dute datorren astean. Astelehenean (abuztuak 3) bertan hasiko dituzte lanak, eta astazkenera arte (abuztuak 5) iraungo dute. Urtero egiten diren mantenu lanak dira horiek, eta trafikoan eragina izango dute, kale-mozketak tarteko.
Egun bakoitzean kale banako saneamendu sarea garbituko dute. Etzi Kale Nagusiaren txanda izango da: Plazatik hasiko da garbiketa, goizeko 08:30etan, eta Kale Nagusia itxita egongo da. Asteartean (abuztuak 4), Andrekaleari ekingo diote; honen kasuan ere Plazatik hasiko dira, 08:30etan, eta Andrekalea itxiko dute. Hala ere, Plaza irekita mantenduko da, zamalanetarako. Azkenik, abuztuaren 5ean, Atzieta kaleko sarea garbituko da, musika eskolatik hasita, eta kalea moztuta egongo da.
Hurrengo astean, lurzoruaren konponketa lanak
Bestalde, hurrengo astelehenean (abuztuak 10), hasiko dira Kaxkoko lurzorua konpontzeko obrak. Abuztuaren 24ra arte iraungo dute, eta bitarte horretan Kaxkotik Zinkoenearako pasabidea erabat itxita egongo da, 24 orduz eta asteburuak barne.
Horrela, beste trafiko aldaketa batzuk ere eragingo dituzte konponketa eta finkatze lanek: Andrekale goranzkoa izango da; eta Kale Nagusiaren kasuan, Plaza Berritik gorako zatira sartzeko Izpizua kalea erabili beharko da; beste zatira ezingo da pasa, garajeak salbu.