Atzoko eta hereneguneko finalen ondoren, agur esan diete pelotariek aurtengo Zikuñaga Papelera Txapelketari. Partidu berdinduak izan dira finalak, bikote guztiek egin dituzte gutxienez 10 tanto, batek izan ezik.
Ostegunean lau final jokatu ziren, eta honakoak izan ziren emaitzak: Legarreta-Aranburu 22 / 12 Galdos-Azpeitia (Kadete Zilarra); Makatxaga-Alberdi 14 / 22 Laso-Otamendi (Jubenil Zilarra); Oses-Artetxe 22 / 10 Landa-Munduate (Jubenil Urrea); eta Oteiza-Juaristi 16 / 22 Sagastibeltza-Goikoetxea (Nagusi Urrea).
Eta horrela amaitu zuten atzoko hiru finalek: Legarreta-Galardi 15 / 22 Arratibel-Alberro (14-17 Neskak); Mantzisidor-Zugasti 5 / 22 Sagastibeltza-Ugartemendia (Kadete Urrea); eta Apaolaza-Aranguren 13 / 22 Arribillaga-Alduntzin.