Hernaniko Kaleratzeak Stop elkartearen batzar irekirik ez, abuztuan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 31

Hernaniko Kaleratzeak Stop elkartetik aditzera eman duten bezala, abuztuan ez da elkartearen batzar irekirik izango. Hala ere, Kaleratzeak Stopetik argitu dutenez, bihar hasiko den hilabete osoan zehar, «bizilekuarekin zerikusia duen premiazko arazoa duena eta judizialki baliogabea dena, gurekin harremanetan jarri daiteke». Horretarako bi bide jarri dituzte: 604 11 27 40 telefono zenbakiaren bidez (telefonora deituta edo Whatsappez mezu bat idatzita) edo stopdesahucioshernani@nodo50.org helbide elektronikora mezu bat bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!