Bihar Donostiako Klasikoa Hernanitik igaroko da. Hori dela eta mozketak izango dira trafikoan: 13:45etatik hasita, gutxi gorabehera, GI-2132 errepidean. Txirrindularitza lasterketa ez da herrira sartuko aurtengoan, Urnietatik Añorgarako bidea egingo du, aipatutako GI-2132 errepidetik. Beraz, tarte horretan, Hernani BHIko, Lizeagako eta Txantxillako irteerak itxiko ditu udaltzaingoak. Mozketen iraupena izango da txirrindularien abiaduraren araberakoa.