Planik gabe dagoen horrek badauka zer egin gaurko arratsalde gau partean. Izan ere, kontzertua emango du gaur Zumaian Bitartean folk talde hernaniarrak.
Arratsaldeko 20:00etan izango da, eta ez dira bakarrik egongo musikari hernaniarrak, haiekin batera Zumaiako Musika Bandako kideak izango baitira, kontzertua eskaintzen.
Kontzertua Odietan izango da, eta ondorengo erakundeek babestu dute: Zumaiako Udal Musika Banda, Gipuzkoako Foru Aldundia, Zumaiako Udala eta Zumaia Bizitzeko Da elkartea.