Iritsi da Santa Barbarara, San Inazio festa ospatzeko unea

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 31

Andoni Rekondo (aurten antolatzailea dena) eta Maialen Lujanbio bertsolariek jarri zuten giroa Santa Barbaran iaz.

Bertsolariek, herri-kirolariek, trikitilariek eta bertaratzen diren horiek haien tokia dute Santa Barbaran baita jan-edanak ere, eguerdian zehar pintxoak eta edariak izango baitira eskuragarri, eta noski, urteroko bazkaria Elutxetan.

Iritsi da San Inazio eguna; Santa Barbaran tradizioa, giro ona eta ospakizuna batzen dituen eguna. Jendetza ere batzen du egunak Santa Barbaran, urtetik urtera asko aldatzen ez den egitaraua duen arren. Jende askorentzat egun kuttuna da, eta ospakizun egunaren izaera aldatzea izango litzake egitaraua moldatzea. Horregatik guztiagatik, eta funtzionatzen duen hori ez aldatzea komeni delako, aurten ere egitaraua mantendu egin da, nahiz eta antolatzaileak berriak diren: 'Tripakik juu'.

Horrela, goizeko 11:00etan abiatuko da jaia, Eider Garro eta Elaia Diaz trikitilariekin. Ondoren, Lore Eskaintza, omenaldia eta meza izango dira, 11:30, 11:45 eta 12:00etan, hurrenez hurren. Herri kirolen eta bertsolarien txanda dator 13:00etan: Bertsotan Andoni Mujika 'Anatx' eta Xabat Illarregi; aizkoran Suharri Paolla, Oihana Fernandez de Barrena, Ander Etxeluze eta Irati Astondoa; eta harrijasotzen Maddi Urra eta Iñaut Aizarna. Bitartean, pintxoak eta edariak izango dira eskuragarri.

Tokia egin beharko dute tripan bertaratzen direnek, nahiz eta pintxoak jan, gero bazkaria dago eta Elutxetan, 14:30etan zehazki, ondorengo menuarekin: Frituak, entsalada mistoa, bakailu tortilla, sahieskia patatekin, postreak, edaria eta kafea. Bazkalostean, bertsolariek bigarren saio bat eskainiko dute, jaiegunari amaiera
borobila emateko.

SAN INAZIO FESTA 2026

SANTA BARBARAN

GAUR, UZTAILAK 31

11:00, Trikitilariak: Eider Garro eta Elaia Diaz.

11:30, Lore Eskaintza.

11:45, Omenaldia.

12:00, Meza.

13:00, Herri kirolak eta bertsolariak (bitartean pintxoak eta edaria):

Bertsotan: Andoni Mujika 'Anatx' eta Xabat Illarregi.

Aizkoran: Suharri Paolla, Oihana Fernandez de Barrena, Ander Etxeluze eta Irati Astondoa.

Harrijasotzen: Maddi Urra eta Iñaut Aizarna.

14:30, Bazkaria Elutxetan: Frituak, entsalada mistoa, bakailu tortilla, sahieskia patatekin, postreak, edaria eta kafea.

Bazkalostean, Bertsolarien bigarren saioa eta trikitilariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!