Uztaila modu ezinhobean hasi zen Hernaniko Atletismo taldearentzat, bereziki klubeko kide den Hodei Sasiain Alkizarentzat. Uztailaren 1ean Anoetako miniestadio berrian izan zen hernaniarra, Donostian, obren ondoren egin zen lehenengo P.L.P.-etan (parte-hartze libreko probak). Bertan, 100 metroko lasterketa lauan parte hartu zuen Sasiainek, eta Hernaniko Atletismo taldeko errekorra hautsi zuen, 11,15 segunduko marka lortu ondoren. Aurrekoa 11,31 segundotan zegoen, Mikel Campos Alvarezek 2023ko maiatzaren 20an egin zuena, pista berean, kasualitatez.
Aurretik, urrea Arrasaten
Aurretik, ekainaren 20an Arrasaten izan zen Sasiain, Gipuzkoako Absolutoko Txapelketan. Eta 400 metroko proban urrea eskuratu zuen hernaniarrak.