Iritsi da Zikuñaga Papelera Txapelketako finalak jokatzeko unea. Gaur arratsaldean lau final jokatuko dira, kiroldegian, 17:00etan hasita; eta bihar goizeko 10:30etan hasiko dira gainontzeko hiru partiduak. Tartean, bailarako parte hartzaile ugari izango dira.
Gaurko jaialdia mutilen partiduez osatuta egongo da, eta irekiko dute Kadete Zilarrekoek; Zabala-Aranburu Galdos-Azpeitiaren aurka. Jarraian Jubenil Zilarrekoak ariko dira, Makatzaga-Alberdi eta Laso-Otamendi bikoteak aurrez aurre. Ondoren Jubenil Urrezkoak; Oses-Artetxe Landa-Munduateren kontra. Eta arratsaldearekin amaitzeko Nagusi Urrekoak ariko dira txapelaren bila, Oteiza-Juaristi eta Sagastibeltza-Gorostidi, hain zuzen.
Bihar, berriz, nesken final bakarrak irekiko du jaialdia, 14-17 urte artekoena; Legarreta-Galardi eta Arratibel-Alberro izango dira txapelaren lehian. Ondoren Kadete Urreko mutilen txanda izango da; Mantzisidor-Zugasti eta Sagastibeltza-Ugartemendia aurrez aurre. Azkenik, aurtengo Papelera Zikuñaga Txapelketari agur esateko, Nagusi Eliteko mutilak ariko dira norgehiagokan; Apaolaza-Aranguren bikotea, Arribillaga-Alduntzinen aurka.
Zortea opa diegu urumearrei; onenak irabazi dezala!
|
PAPELERA ZIKUÑAGA GAUR, 17:00ETAN, KIROLDEGIAN Mutilak - Kadete Zilarra Zabala-Aranburu / Mutilak - Jubenil Zilarra Makatzaga-Alberdi / Mutilak - Jubenil Urrea Mutilak - Nagusi Urrea BIHAR, 10:30ETAN Neskak - 14-17 kategoria Mutilak - Kadete Urrea Mutilak - Nagusi Elitea |