Disko berria argitaratu du Ainara Ortega musikari hernaniarrak. Aurkezpena azaroaren 19an izango da Hernanin, eta emanaldiak data horretatik aurrera egingo ditu Ortegak. Bitartean, Oiartzungo elizan ostiral honetan izango da abeslari hernaniarra, 19:30etan, doakoa den eta Harri Beltzak elkarteak antolatzen duen jaialdian, "Errota zaharretik" deritzona. Bertan estreinatuko du Ortegak Lourdes Iriondoren musika.