Pasa den astelehenean ireki zen 2026/2027 ikasturterako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 6a izango du epemuga. Datorren ikasturterako, gainera, eskaintza haunditu da, eta jarduera konbinatuak gehitzeaz gain, emakume zein helduentzako jarduera espezifikoak izango dira.
Helduentzako 23 jarduera eskainiko dira: 9 uretan eta 14 fitness aretoan. Adinekoentzako eta emakumeentzako, tartean, ondorengoak: entrenamendu funtzionala emakumeentzako, eta indar entrenamendua 60 urtez gorakoentzako. Haur eta gaztetxoentzako, berriz, uretako jarduerak eskainiko dira, 4 hilabeteko haurtxoetatik 16 urtekoetara arte.
Izena kirola.hernani.eus webgunean eman daiteke, baita kiroldegian bertan ere, aurrez aurre. Pertsona bakoitzak bi ikastarotan eman ahal izango du izena gehienez, eta plaza kopurua gainditzen den ikastaroetan, zozketa bidez esleituko dira tokiak. Datozen egunetan eskainitako jardueren ordutegiak, tarifak eta gainerako xehetasunak etxeetara iritsiko dira.
Ikastaroak, abuztuan zehar
Bitartean, udaran jarduerak izango dira: Eskalada abuztuaren 24tik 28ra; eta piragua abuztuaren 31tik irailaren 4ra. Bietan, 12-17 urte bitartekoen txanda izango da 10:00etatik 11:30etara, eta 18-30 urte bitartekoena 11:30etatik 13:00etara. Familientzako piragua ere izango da, abuztuaren 1ean eta 22an, bi taldetan banatuta: 10:00-11:30 lehenengoa; eta 11:30-13:00 bigarrena. Izenenatea: l.eus/udakokirolikastaroak.