Aste honetan herriko bi puntutan kale mozketak izango direla eman du aditzera Hernaniko Udalak. Lehenik eta behin, gaurtik ostegunera bitartean Lizeaga auzoan, Lizeaga kaletik hilerrirako bidegurutzea itxita egongo da. Tarte horretan, Elizatxo 75-78 eta Antsorena Anaiak 1-7 bitarteko errepide zatiak bi norabideetakoak izango dira. Bestalde, Bihar eta etzi Elizatxo auzoko Pipiritako aldapa itxita egongo da lanengatik, 09:00etatik 17:00etara.