Zikuñaga Papelera txapelketako nesken finalerdiak, gaur

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 28a

Araitz Legarreta aranoarra.

18:30etan hasiko dira finalak osatzeko gelditzen diren bi partiduak, 22 tantora. 

Gaur jokatuko dira Zikuñaga Papelera Txapelketako azken finalerdiak, 14 eta 17 urte bitarteko neskena. Horrela, ostegun eta ostiral honetan jokatuko diren finalak osatuak geldituko dira, gaur arratsaldean. 

18:30etan hasiko dira norgehiagokak, kiroldegian. Alde batetik ariko dira pelotan Arratibel-Alberro eta Imaz-Arruti bikoteak, aurrez aurre 22 tantora. Eta jarraian erabakiko da bigarren bikote finalista. Finalerdi honetan urumear baten presentzia izango dugu gainera, Araitz Legarreta aranoarrarena zehazki. Galardi izango du kide Legarretak, eta Iparragirreren eta Cresporen kontra ariko dira norgehiagokan gaurkoan.

ZIKUÑAGA PAPELERA
TXAPELKETAN GAUR

NESKEN FINALERDIAK

18:30ETAN KIROLDEGIAN

A. Arratibel - D. Alberro /
G. Imaz - I. Arruti

A. Legarreta - I. Galardi /
I. Iparragirre - M. Crespo

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!