Azken eguna du gaurkoa, Uda Parkean jaialdiaren aurtengo edizioak. Goizeko entrenamendu funtzionalik ez da izango gaurkoan, baina horren ordez, goizeko 11:00etan Urumeako biodibertsitatea ezagutzeko tailerra antolatu du Bizi Bizikik. Arratsaldean, haurrentzako ekintza ezberdinak izango dira, maskara eta slime tailerra besteak beste, 16:30etatik aurrera. Ondoren, 18:00etan Ave Maria parkea dantzan jarriko du Haatik-101 taldearen dantzaldiak, eta 19:00etan akrobazia ikuskizuna izango da, 'Duck'to'ren eskutik. Aurtengoari amaiera emateko, 22:00etan kontzertuak izango dira, Gailu eta Izaki gardenak taldeenak zehazki.