Zikuñaga Papelera torneoa, azken txanpan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 24a

Beste hiru semifinal jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 17:30etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

 

Azken txanpan sartu da Zikuñaga Papelera Txapelketa. Aste honetan semifinalak ari dira jokatzen Hernaniko kiroldegiko frontoian, txapelen lehian zein bikote ariko diren erabakitzeko, maila bakoitzean. Astelehenean eta asteazkenean jokatu zituzten hiruna semifinal, mutil kadete, jubenil eta seniorretan. Eta gaur arratsaldean izango dira beste hiru, 17:30etan hasita.

Oraingoan, zehazki, urrezko kadeteen, eta urrezko zein zilarrezko jubenilen semifinal bana izango dira jokoan.

Datozen egunetan izango dira azkeneko semifinalak, mutiletan zein nesketan. Eta datorren astearen bukaeran jokatuko dira finalak, oraindik eguna eta ordua zehazteko dauden arren. 

 

ZIKUÑAGA PAPELERA TXAPELKETAN, GAUR

Kiroldegian, 17:30etan hasita

Urrezko kadeteak

Labaka-Illarramendi/ Mantzisidor-Zugasti

Zilarrezko jubenilak
Laso-Otamendi/ Martinez-Alkorta

Urrezko jubenilak
Landa-Munduate/ Perez-Elola

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!