Bigarren eguna du gaurkoa, Uda Parkean jaialdiak. Ave Marian egun osoan zehar izango dira jarduerak. Goizean, 09:30etan, entrenamendu funtzionala izango da. Arratsaldean haurren txanda izango da: Oztopo jolasen eremua antolatu du Denontzat Kirol Elkarteak, 16:30etan; eta Zirkua eskainiko dute Zirkotzaurrek eta Ardatzak taldeak. Eta arratsalde-gau partean kontzertuak izango dira, Zilibito Records taldea lehendabizi, 20:30etan, eta Sutargi erromeria taldea ondoren Hernaniko hainbat sortzaileekin batera, 22:30etan. Sorpresaren bat edo beste ere dituzte azken hauek.