Hiru garaipen Aitor Lizarazuk, Madrilen

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 24a

Garaile Lizarazu eta Gonzalez, binakako mixtoan.

Pasa den asteburuan zehar jokatu zen, Deka Madrid 2026 txapelketa, uztailaren 18 eta 19an.

 

Pasa den asteburuan (uztailak 18 eta 19) Deka Madrid 2026 txapelketan parte hartu zuten Hernaniko Denontzat gimnasioko kirolari askok. Eta Aitor Lizarazuk hiru probetan parte hartu zuen, guztietan lehenengo geratuz. 

Lehen proba larunbatean (uztailak 18) jokatu zuen, gizonezkoen 'Elite' dena. Bertan, 30:24,06ko denbora markatu zuen hernaniarrak, eta bigarren sailkatuak 30:24,08ko denbora egin zuen; estu baino estuagoa izan zen Lizarazuren garaipena.

Igande goizean, berriz, bi proba izan zituen hernaniarrak. Lehendabizikoa zen bikote mixtoena (482 bikotek parte hartu zuten), Marina Gonzalez zarauztarrarekin batera burutu zuena. Horretan, 26:59an gelditu zuten kronoa, bigarren bikoteari 21 segunduko aldea aterata. Beranduago, eta azkenik, gizonezkoen binakakoan hartu zuen parte, Pau Nacenta kataluiniarrarekin batera. Lehen postua 25:06ko denborarekin lortu zuten, bigarrengoei 36 segundu aterata.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!