Gaur hasiko da Uda Parkean jaialdia, sekulako jarduera sorta izango duena. Goiz, arratsalde zein gauean, gazte zein helduek izango dute zer egin Ave Maria parkean: haur jolasak, entrenamendu funtzioanala edota kontzertuak, besteak beste.
Gaur bertan, 09:30etan entrenamendu funtzionala egingo dute, baita bihar ere, ordu berdinean. Ondoren, 10:30etan, ongizate fisikoa sustatzeko jarduerak izango dira gaur, 60 urtetik gorakoentzat. Arratsaldean haurren txanda izango da, egurrezko jolas bilduma izango baitute, baita Cris Clown pailazoa ere. Azkenik, 21:30etan, bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da.
Bihar, aipaturiko entrenamendu funtzionala izango da goizean, baina muina arratsalde eta gauean jarri dute: oztopo jolasen eremua 16:30etan, zirkua 19:00etan, Zilibito Recordsen kontzertua 20:30etan, eta 22:30etan Sutargi erromeria.
Azkenik, larunbatean, goizeko 11:00etan abenturarako txanda izango da, Urumeako biodibertsitatea ezagutzeko tailerrarekin. 16:30etan, haurrek jolas ezberdinez gozatzeko aukera izango dute, eta 18:00etan dantzaldia izango da. 19:00etan akrobaziaz jositako emanaldia egongo da, eta jaialdiaren amaiera borobila izan dadin, Gailu eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira.
UDA PARKEAN 2026
AVE MARIA PARKEAN
GAUR, osteguna
09:30, Entrenamendu funtzionala.
10:30, Ongizate fisikoa bermatzeko jarduerak, +60 urte.
17:00, Haur eta familiei eskainitako egurrezko jolasak.
19:00, Antzerki-clown: Cris Clown (Katalunia).
21:30, 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua: Maialen Alkizu, Eli Pagola eta Maddi Aiestaran; gaia jartzen, Amaia Agirre.
BIHAR, ostirala
09:30, Entrenamendu funtzionala.
16:30, Oztopo jolasen eremua, Denontzat elkartearen eskutik.
19:00, Zirkua: Zirkozaurre eta Ardatzak.
20:30, Kontzertua: Zilibito Records.
22:30, Kontzertua: Sutargi erromeria, Hernaniko sortzaileekin batera.
UZTAILAK 25, larunbata
11:00, Urumeko biodibertsitatea ezagutzeko tailerra, Bizi Bizikiren eskutik.
16:30, Haurrentzako askotariko jolasak: Maskara tailerra, slime tailerra, aurpegia margotzeko gunea, jolasak... 5 urtetik gorakoei zuzenduta.
18:00, Dantza: Haatik-101
19:00, Akrobaziak: Duck'to (Katalunia) eta A rienda suelta taldeak.
22:00, Kontzertua: Gailu eta Izaki taldeak.