Zuzkidura bizitokien behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 22a

Hernaniko Udalaren zuzkidura bizitokien eskatzaileen behin-behineko itxaron-zerrendak argitaratu dira, www.hernani.eus webgunean eta udaletxeko arkupetako Iragarki Taulan. Orain, erreklamazioak aurkezteko, abuztuaren 3ra arte dago zabalduta epea, idatziz aurkeztu beharko direnak udaletxeko erregistroan. 

Zuzkidura bizitokiak dira denbora mugatuan erabiltzeko bizitoki publikoak, gehienez bost urtetarako. Udalak dioenez, «ohiko etxebizitza bat eskuratu bitarteko urrats edo irtenbide gisa pentsatuta daude». Horrela, itxaron-zerrenda hau Hernaniko Udalaren zuzkidura bizitokietan egon daitezkeen hutsuneak betetzeko erabiliko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!