Omenaldia, Fernando Ros 'Nabarro'ren 40garren urteurrena dela eta

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 22a

Omenaldia egin zioten 'Nabarro'ri pasa den urtean, Hernaniko monolitoan.

Abarzuzan zein Hernanin egingo diote omenaldia, igandean eta asteartean, hurrenez hurren.

 

Aurten 40 urte betetzen dira Fernando Ros 'Nabarro' abarzuzarra hil zenetik, eta omenaldia prestatu dute igandean Abarzuzan: «40 urte hauetan memoria eta askatasuna aldarrikatu izan dugu urteroko homenaldian. Pasa den urtean Anderatzen errotu diren sektakide faxistek Fernandoren oroimenerako monolitorako bidea oztopatu nahi izan zuten hortarako barrikadak ezarriz eta bertaratutako herritarrak erasotuz», salatu dute antolatzaileek.

Aurten, halere, omenaldia egingo zaio monolitoan, 13:00etan, eta ondoren herri bazkaria Abarzuzan bertan. Bazkarira joateko izena eman behar da, 629 32 03 74 telefono zenbakira deituta edo Whatsappez mezua bidalita. Bihar da azken eguna apuntatzeko. 

Abarzuzara joateko topaketa egingo da igandean Hernanin, 11:00etan Atsegindegin, zehazki. Ahal duenak autoa eramatea eskatu dute, eta Atsegindegin bertan antolatuko dira, auto eta pertsona kopuruaren arabera.

Eta Hernanin ere jasoko du omenaldia Fernando Ros'Nabarro' zenak. Ohi bezala, lore-eskaintza eta argazkia egingo dituzte asteartean, urteurrenaren egunean (uztailak 28), arratsaldeko 19:00etan, Antziola auzoko Bidebieta plazan kokatuta dagoen monolitoan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!